Deskontuak jokalarientzat!

A eta B txapelketetan izena emandako jokalarien maila dela eta, A eta B txapelketara izena ematen duten 2300 elo puntu baino gutxiagaoko lehenengo 30 jokalariek, C txapelketara sartzeko kuota bakarrik ordaindu beharko dute!

Izena eman duten jokalarien zerrenda argitaratuta

Argitaratu dugu orain arte egindako izenemateen zerrenda. Zerrenda horretako lehenengo hamar jokalariak, honako hauek dira:

  1. Shakhriyar     Mamedyarov     Azerbaijan    2733
  2. Ruslan    Ponomariov    Ukraine    2723
  3. Arkadij     Naiditsch    Germany    2712
  4. Leinier    Dominguez    Cuba    2712
  5. Maxime    Vachier-Lagrave    France    2710
  6. Viktor    Laznicka    Czech Republic    2703
  7. Laurent    Fressinet    France    2700
  8. Andrei    Volokitin    Ukraine    2695
  9. Loek     Van Wely    Nederlands    2686
  10. Rustam    Kasimdzhanov    Uzbekistan    2675

Ikusi zerrenda osoa eta eman izena zuk ere!

1911-1912 – 2011-2012 Donostiako Txapelketaren Mendeurrena

1911 eta 1912an Donostian jokatu ziren xake txapelketa famatuak gogoratzeko eta beren mendeurrena ospatzeko txapelketa ikusgarria prestatzen ari gara, hori dela eta, txapelketa 2011 eta 2012 artean jokatuko da, gabonetan.

Momentuz, txapelketari buruzko 3 datu emango dizkizuegu aperitibo gisa:

  • Guztizko sari kopurua 100.000 €koa izango da.
  • Txapelketa kanporaketa sistema erabiliz jokatuko da, galtzaileentzat txapelketa paralelo bat eta Nazioarteko Txapelketa Ireki bat sortuz.
  • Txanda bakoitzean jokalari bakoitzak aldibereko bi partida jokatuko ditu, bata pieza zuriekin eta bestea beltzekin.

Horretarako hainbat pertsona eta elkarteren laguntza jasoko dugu, horien artean Gros Xake Taldearena, bere egoitzan jokatuko baita txapelketa 2011ko abenduaren 28a eta 2012ko urtarrilaren 5a artean.

Datozen asteotan argitaratuko dugu txapelketari buruzko informazio gehiago.